#GetxoAktibaTU!-k bere sarean eragileak batzen jarraitzen du eta 1.000 argitalpen baino gehiago ditugu sare sozialetan

2020ko ekainaren 8a, astelehena

Osasun larrialdiak programako ekitaldi guztiak atzeratu ditu, baina ez du GetxoaAktibaTU! eragileen olatua sare sozialetan gelditzea lortu. Martxoaz geroztik, 1.000 argitalpen baino gehiago sortu dira Instagramen #GetxoAktibaTU! etiketarekin. Osasuna, ongizatea, edertasuna, moda, sukaldaritzako errezetak, musika, dantza, konfinamendua hobeto eramateko aholkuak, on-line eskolak, tailer praktikoak... gaiak askotarikoak izan dira.

 

Horrez gain, Begoña Beristain kazetariaren eta Koldo Serra zine zuzendariaren laguntza izan genuen. Getxoko kirol taldeak ere baditugu, hala nola Erromoko Eskubaloia, Tenis Fadura, Punta Galea txirrindulari elkartea eta Show Getxo Patinaje Kluba. Talde horiek Getxoko negozioei eta herritarrei babesa eman zieten konfinamenduan zehar. Egoera pixkanaka normaltasunera itzultzen ari den honetan, ez dugu profesionalen, saltokien, ostalarien, elkarteen eta herritarren arteko lankidetza-olatu horretatik jaitsi nahi. On-line lan egiten jarraituko dugu, eta gauzak errazteko eta mugitu beharrik izan ez dezazun, udalerriko negozio gehiagotara aurkeztuko zaitugu, haiekin lankidetzan aritzeko aukera izango baituzu.

 

Alderdi teknologikoak geldiarazten bazaitu, proiektu honetan parte hartu ahal izateko behar diren aholkuak eta prestakuntza eman diezazkizukegu.

 

Ideia bat partekatu nahi duzu? Getxoko beste profesional batzuekin kolaboratu nahi duzu? Posta bat bidali getxoaktibatu@getxo.eus helbidera eta kontatu!

 

Argi duzu Getxoaktibatuko olatua hazten jarrai dezakezula Instagramen?, egizu zure argitalpena proiektu honi zure aletxoa emanez; jarri #GetxoAktibaTU zure argitalpenean eta Aktibatu Getxo!

 

Twitter! GETXOAKTIBATU! Twitterean:

Itxi [X]